XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zerorrek jakingo duzu haiek arrazoi dutenez - esan zion.

Dena den, orain bi irtenbide dituzu: izkuta zaitez hemen, zeure etxean, edo atera zaitez nere fusila hartuta.

- Ez dakit zer arraio den guztiau - esan zuen Santiago Nasar-ek.

Ez zuen ezer besterik esan ahal izan, eta berori gaztelaniaz.

Txorikume bustia zirudien, esan zidan Nahir Miguel-ek.

Eskutatik kaxa kendu behar izan zion, atea ireki behar-eta non utzi ezin asmaturik baitzebilen.

- Baten kontra bi izango dira - esan zion.

Santiago Nasar joan egin zen.

Desfile egunetan bezala kokaturik zen jendea plazan.

Guztiek ikusi zuten irteten, guztiek konprenitu zuten hiltzekotan zirela bazekiela, eta hain aztoraturik zegoen ze etxerako bidea ezin asmaturik zebilen.

Esana izango da baina bat edo batek balkoitik hotsegin omen zuen: Hortik ez, turko, jozak portu zaharretik barrena.

Boza nondik norakoa ote zen bilaka hasi zen Santiago Nasar.

Bere dendan sartzeko egin zion oihu Yamil Shaium-ek.